Une erabakigarriak bizi ditu Ziburuko Kaskarotenea ikastolak. (Sylvain SENCRISTO)
Laida Mujika (Kaskarotenea): «Haur txikiak ezin dira horrelako baldintzetan egon»

Bi asteko oporren ostean, gaur itzuli dira Kaskarotenea ikastolako 13 haurrak klasera. Ura badute, baina argirik ez. Arratsalderako argindarra sortzeko gailu batekin jarriko dute. Laida Mujika ikastolako guraso eta lehendakariak goraipatu du Info7 irratian gurasoen arteko elkartasuna dela Puolou auzapezak lortu duen gauza positibo bakarra, eta «motibatuak gira aitzina segitzeko» aitortu du. Kaskaroteneako haurrak bigarren mailakoak direla esan digu, haurrak ohartzen direla beste eskoletan bezalakoak ez direla salatu du Mujikak. Larunbaterako manifestaziorako deia egin du Kaskaroteneako lehendakariak.

2014 AZA. 03
Loading...