Biltegi batek sua hartu du Ziburun
2017/08/07

Goizeko 11.00ak aldera Ziburuko zurginen enpresa baten biltegiak su hartu du. Berrogei bat suhiltzaile bertara hurbildu dira eta segidan karrika moztu dute. Suaren eraginez, eraikinaren paretan erori dira. Argazkiak: Jon Garmendia