Puerto de San Lorenzoko debutariak, abiada bizian
2017/07/09

Lehenengoz, estreinuz, osatu dute entzierroa Puerto de San Lorenzoko zezenek. Lasterkaldi bizia osatu dute, baita garbia ere; ez da adarkadarik izan. Bi minutu eta 25 segundu pasatxoko denbora osatuta, beti arriskutsu izan ohi den igandeko entzierroa lasaia bilakatu dute debutariek.