2017ko irailerako erreferenduma iragarri du Puigdemontek

Kataluniako Parlamentuan independentziaraino jarraitzeko konfiantza eskatu du Carles Puigdemont presidenteak. Bide horretan, datorren urteko ekainerako estatu egiturak prest izango dituztela esan du, uztailean beharrezkoak diren legeak onartuko dituztela eta iraileko bigarren hamabostaldian erreferenduma deituko dutela. Tartean Espainiako Estatuak negoziatu nahiko balu epeak luzatzeko prest agertu da, baina bestela zain egon gabe bide orriarekin jarraituko duela baieztatu du. 

2016 IRA. 28