Oier Lorente: «Hau da hitz egiten genuen harresia»

Orain arteko kontzentraziorik jendetsuena izan da, ziur aski, gaur iluntzean Donostian. Zortzi zigortuen defentsan 1.500 lagun inguru elkartu dira Bulebarrean. Amaieran, gazteak eurak kioskora igo dira herritarren babesa eskertzera. Oier Lorentek hartu du hitza eta atzo bezala gaur, polizia etorriko balitz parean aurkituko duten «argazki ederra» azpimarratu du. Azken esfortzua eskatu du eta txalo artean, hunkituta amaitu dute berak, beste zigortuek eta bertaratutakoek.

2013 API. 18