Donostiako emakumezkoen kirolaren elitea

Ez da beti hedabideen lehen lerroetako gaia izaten baina Donostia Kirolak publiko egin duen azterketak erakusten du emakumezkoen kirola hiriburu gizpukoarrean punta-puntakoa dela. #GoazenNeskak goiburupean argitaratu duten bideo honetan horren adierazlea. Bederatzi talde lehen mailan eta punta-puntako palmaresa:

Ane Zulaika (stand-up paddle) Espainiako SUP-River txapelduna da, Clara Azurmendik Europako txapelketa irabazi zuen taldeka eta brontzezko domina lortu zuen, Txuri-Berri curgling taldea 2014/2015 denboraldian Espainiako txapeldunorde izan zen, IDK-Gipuzkoa saskibaloian lehen mailan da, Realaren hockey taldeak Liga irabazi zuen 2013/2014an, Naroa Perez eta Saioa Garciak Espainiako gimnasia ritmiko txapelketan urrea eta brontzea lortu zituzten, hurrenez hurren, Bera Bera eskubaloi taldeak Liga irabazi zuen iaz hirugarrengoz jarraian, Atletico SSk softball-ean egin zuen moduan, izotz hockeyan lehen mailan da Kazkabarra, baita Realaren futbol taldea ere, Naroa Agirrek iaz Espainiako pertika txapelketa irabazi zuen eta Txuri Urdin ere lehen mailan dago. Slalom kopan urrea eta brontzea lortu zituzten Miren Lazkanok, Irati Goikoetxeak eta Irene Egïuesek, Sandra Enjuot eta Irene Arzamendi dira paddle-en munduko txapelduna eta txapeldunordea eta Nora Orduña, 100m-tan Espainiako txapelduna. 

2016 MAR. 10