Eskola txikiak, eginkizun handia

«Seme-alabarik izaten badut, eskola hauetako batean ikastea nahi nuke» esan dio NAIZi eskola txikiei buruzko erreportajean elkarrizketatutako irakasle batek. Gertutasuna, talde lana, adin desberdineko artekoen ezagutza... ezaugarri asko dituzte eskola txikiek, eta horiek denek batera izaera berezia ematen diete sare publikoko eskola hauei. Herriaren nortasunari eta kohesio sozialari eusteko ere ezinbesteko tresna dira. Eta gurasoen eta irakasleen arteko elkarlan estua eskatzen dutela ere ikusi dugu Gabiria eta Zeraingo eskoletan.

2015 EKA. 08