Kaotiko, ‘Psycho’ bideoklip berria

NAIZek Kaotikoren bideoklip berria dakarkizue. ‘E.H. calling’ diskoaren hirugarren klipa egin dute ‘Psycho’ abestiarekin. PLATANOBOLÍGRAFOren ekoizpena da eta seriusman studioaren laguntzarekin osatu da. Aktoreak Zigor Bilbao eta Kaotiko taldea dira. ‘Psycho’ kliparekin Kaotiko taldeak bira berriari emango dio hasiera. Lehenengo kontzertua otsailaren 7an eskainiko dute Iruñean. Otsailaren 27an Logroñon izango dira, eta hurrengo egunean, 28an, Durangon. Martxoaren 13an Valladoliden joko dute; 14an, Burgosen; apirilaren 11an berriro Euskal Herrira itzuliko dira, Gasteizera. Apirilaren 30ean edo maiatzaren 1ean Viñarock jaialdian joko dute eta, azkenik, maiatzaren 30ean Junedan, Lleidan.

2015 URT. 28