La Basu ,‘Piztu nire sua’

La Basu Euskal Herriko emakumezko Rap musikaren ikur nagusia da. 20 urte baino gehiago daramatza musikagintzan. Bilbon jaioa eta hazia, Elena Caballero, La Basu ezizenaz ezaguna, musikaren amorante sutsua da, rap, soul, dancehall, raggae, R&B, rock, punka eta flamenkoa ere nabarmentzen dituelarik.

Bere aurreko “Aire es Vida” diskaren ondoren, La Basu “Izotz Erregina” lan berriarekin dator. Euskarazko hiru abesti biltzen dituen EP bat izango da eta urte amaieran argitaratuko du diska. ‘Piztu nire sua’ abestia diskaren aurrerapena da. 

2016 EKA. 22