‘Mirentxu Patxaran’-en itzulera, taldearen 10. urteurrenean

Itziarren Semeak ska & punk banda 2006an hasi zen Mungiako bazterrak nahasten eta talde bezala lehe aldiz batu zirenetik 10 urte betetzen dituztela ospatzeko ‘Mirentxu Patxaran’ berreskuratu dute, beren hasierako ibilbideko abesti esanguratsuena.

2008an Musikherriarekin argitaraturiko lehen demoan agertu zen kantua eta Euskal Herriko emakume alai eta borrokalariei buruz festa giroan eskainitakoa da. Hain zuzen ere, Iruñeko San Ferminetan gertaturiko istorioa baita.

Arrasateko Shot estudioetan grabatu dute Gose taldeko Iñaki Bengoarekin eta Karlos Trijueque (TAOM) arduratu da bideokliparen grabaketaz. [Itziarrensemeak.eus | @ItzrrSemeak]

2016 OTS. 23