Nekez taldearen lan berria: ‘Lokatzetako igela’

‘Lokatzetako igela’ diskoa argitaratu du Nekez talde nafarrak. 11 abestiko lana da eta «ideologikoki eta kulturalki makal eta gaixo dagoen gizarte bati begiak irekitzeko asmoz» datozela diote. Egungo egoera zaila, Palestinaren egoera, maitasuna eta maitenima eta boterera iristean «parean duten guztiarekin bukatzen dutenak» dira landutako gaiak. Altsasuko Itxura Estudioetan grabatu dute lana, Maldito zigiluarekin eta Baxerri Diseinuarekin elkarlanean. Azaroaren 13an Lizarran joko dute, abenduaren 18an Leitzan, 19an Txantrean, urtarrilaren 15ean Gasteizen eta 23an Iruñean. Informazio gehiago: @nekeztaldea

2015 AZA. 06