Pierra Menta txapelketako irudi ikusgarriak

Amaitu berri da Pierra Menta nazioarteko ski txapelketa Alpeetan. Gazteen mailan Iñigo Martinez de Albornoz donostiarrak bigarren postua lortu du Côme Deruazekin batera, bere mailan lehenak Simon Bellabouvier eta Samuel Equy izan dira. Helduen sailkapenean gizonezkoetan Euskal Herrian aski ezaguna den Kilian Jornet kataluniarra izan da nagusi Mathèo Jacquemod kidearekin eta emakumezkoen artean Axelle Mollaret eta Laetitia Roux izan dira nagusi. Ikusgarriak dira, beste behin ere, lasterketak utzi dituen irudiak (hemen gehiago).

2016 MAR. 16