Tolosaldearen erabakiaren biderako soinu banda

Tokian toki aurrera doaz Gure Esku Dagok sustatutako galdeketan prestaketa lanak. Asteburuan hainbat ekimen egin dituzte batean eta bestean urrats berriak iragarriz. Debabarrenan maiatzaren 7an izango da galdeketa eta sinadura bilketa abiatu dute, egun berean izango da Elorrion ere eta abian dira bertan ere protokoloaren lehen puntua betetzeko sinadurak. 

Lehenago, martxoaren 19an, egingo dute galdeketa beste hainbat herri eta eskualdetan. Horien artean da Tolosaldea eskualdea. Asteburuan jakinarazi dute sinadura erronka aise bete dutela (6.219 jaso dituzte) eta galdera adosteari ekingo diotela orain. Soinu banda propioa ere kaleratu berri dute. Bertan erabakitzeko eskubidearen aldeko dinamikak egindako bideari egiten diote aipamena eta mezua errepika nagusian:

«Esku zabal bat aurkeztu, erabakia tolestu.
Prestu eskualdetik mundu berri bat amestu»

2017 URT. 23