NAIZ
HONDARRIBIA

Borja Jauregi Hondarribiko EAJko alkate ohia hil da

Borja Jauregi Hondarribiko EAJko alkate ohia hil da bart, 66 urte zituela, gaixotasun luze baten ondorioz.

Borja Jauregi 2006an Legebiltzarrean, Alardeari buruzko azalpenak ematen. (Raul BOGAJO/ARGAZKI PRESS)
Borja Jauregi 2006an Legebiltzarrean, Alardeari buruzko azalpenak ematen. (Raul BOGAJO/ARGAZKI PRESS)

Borja Jauregi atzo arratsaldean hil zen 66 urte zituela, gaixotasun luze baten ondorioz. EAJko kidea, Hondarribiko alkate izan zen 1995etik 2007ra eta garai horretan ere Eudel udalerrien elkarteko Exekutibako kide izan zen.

2007an alkategai izateari uko egin zion eta ondoren Bidegiko zuzendari nagusi izendatu zuten. 2011 arte egon zen kargu horretan.

Alardean emakumeek soldadu gisa parte-hartzeko aldarrikapena piztu zenean eta auzi horren urterik gatazkatsuenetan Jauregi zen alkate. Beti egin zuen Alarde baztertzailearen alde.

Haren aldeko hileta elizkizuna bihar izango da, 19.00etan.