NAIZ
BAIONA

Presoen auzian hitzetatik ekintzetara pasatzeko beharra nabarmendu du Bake Bideak

Bake Bideak ontzat hartu ditu Christiane Taubira Justizia ministro frantsesak presoen inguruan egin dituen adierazpenak baina orain hitzetatik ekintzetara pasa behar dela nabarmendu du, Parisko Gobernuaren «egiazko borondatearen seinalea litzatekeelako».

Christiane Taubira, Justizia ministro frantsesa. (Alain JOCARD / AFP)
Christiane Taubira, Justizia ministro frantsesa. (Alain JOCARD / AFP)

Christiane Taubira Justizia ministro frantsesak presoen auziaren inguruan egin dituen adierazpenak ontzat eman ditu Bake Bideak, baina orain hitzetatik ekintzetara pasatzeko unea dela nabarmendu du, «dispertsio eta errepresio bidearekin bukatzeko frantses Gobernuak ukan lezakeen egiazko borondatearen seinalea litzatekeelako».

Ohar batean adierazi duenez, gatazkaren konponbideak «akore guztiak –preso politikoak barne… kontuan hartzea suposatzen du».

«Frantses gobernuak Aieteko Konferentziatik Euskal Herriko jendarte anitzak erakusten duen bakerako borondatea entzun behar du eta aktiboki engaiatu behar da Aieteko Konferentziatik bultzatu bake prozezuan», erantsi du.