naiz

Etxebarriatik abiatu eta Eibarren amaituko da 2016ko Euskal Herriko Itzulia

Apirilaren 4tik 9ra ospatuko da 2016ko Euskal Herriko Itzulia. Etxebarriatik abiatuko da eta azken irabazlea erabakiko duen erlojupekoa Eibarren izanen. 56. edizioa izango da.

Henao, Rodriguez eta Izagirre; iazko Itzuliaren podiuma. (ARGAZKI PRESS)
Henao, Rodriguez eta Izagirre; iazko Itzuliaren podiuma. (ARGAZKI PRESS)

2016ko Euskal Herriko Itzulia Etxebarriatik abiatuko da apirilaren 4ean. Bost egun beranduago ezagutuko da irabazlea Eibarren, erlojuaren kontrako etapa batekin.

Lehen etapa Etxebarriatik abiatu eta Markina-Xemeinen izango dute helmuga txirrindulariek. Lehen liderrak, horiz egingo du Arabarako bidea. Bigarren etapa Markina-Xemeinetik abiatuko da, baina oraindik zehazteke dagoen Arabako herri batean izanen du iritsiera.

Herri honetatik ekingo diote hirugarren egunari, zein Nafarroan amaituko den, Lesakan zehazki. Hego Euskal Herria osatzeko, laugarren etapa Lesaka eta Orio artean lehiatuko da, eta lasterketak jada ez du Gipuzkoa utziko. Azkenaurreko etapak Arrateko ohiko helmuga izango du protagonista eta azkena, aldiz, erlojuaren kontrako proba izanen da eta Eibarren izango dute bai irteera eta bai amaiera ere.

Bertatik aterako da palmaresean Joaquim ‘Purito’ Rodriguez ordezkatuko duen txirrindularia.