NAIZ.INFO
Bilbo

Athleticek garaipena lortu du NK Slavenen aurka (3-1)

Ismael Lopezek eta Susaetak egin dituzte Athleticen hiru golak eta Delicek, Slavenenak. 3-1eko emaitzarekin amaitu da partida.

Athleticeko jokalariak, gola ospatzen. (Monika DEL VALLE/ARGAZKI PRESS)
Athleticeko jokalariak, gola ospatzen. (Monika DEL VALLE/ARGAZKI PRESS)

Athleticek 2012-2013 denboraldiari ofizialki ekin dio gaur Europa Leagueko estreinako partidarekin. Hirugarren sailkatze erronda honetan NK Slaven talde kroaziarra izan dute aurrez aurre txuri-gorriek San Mamesen.

Bilbotarrak erraz gailendu dira, 3-1eko emaitzarekin. Ismaele Lopezek bi gol sartu ditu, eta Susaetak bestea. Slavenen aldetik, Delic izan da goleatzailea.

Bueltako norgehiagoka abuztuaren 9an jokatuko da.