NAIZ.INFO
SANTANDER

Asturies atzean utzita, Kantabrian barrena ibiliko da Vuelta

Cuitunigrurako igoeraren nekea leuntzeko atseden egunaren ondoren, Santander eta Fuente De (Kantabria) arteko ibilbidea egingo du 17. etapak (177 kilometro).

‘Purito’ Rodriguez liderra, astelehenean, Cuitunigrurako igoeran. (Jaime REINA/AFP PHOTO)
‘Purito’ Rodriguez liderra, astelehenean, Cuitunigrurako igoeran. (Jaime REINA/AFP PHOTO)

Bederatzi urte eta gero, Vueltako etapa bat Santanderretik aterako da. Kasu honetan, txapelketako 17. jardunaldia da, eta Fuente Den amaituko da (177 kilometro).

Irteera 12.10ean izango da, eta 17.23-17.58 bitartean espero da txirrindulariak helmugaratzea.

Profilari erreparatuta, ez da espero bukaerak alde handirik markatzea, bigarren mailako portu batean amaitzen baita gaurko etapa. Bigarren eta hirugarren mailako portu bana igo beharko dituzte lehenago.

Asteleheneko Cuitunigrurako igoerak eragindako nekea gaur ere nabaritu daitekeen arren, ibilbide aproposa da ihesaldietarako eta faboritoetatik aparte dagoen txirrindulariren bat saia daiteke garaipena erdiesten.

Egunero bezala, NAIZen webgune berezitik jarrai dezakezu Vuelta, baita txapelketari buruzko informazio guztia kontsultatu.