NAIZ.INFO
BILBO

Aguilar de Campoo eta Valladolid artean korrituko da gaurkoan Vueltako 18. etapa

Txirrindulariek Aguilar de Campoo eta Valladolid arteko ibilbidea burutu beharko dute Vueltaren hamazortzigarren etapan.

Gaur korritzen den Vueltaren hamazortzigarren etapan, Aguilar de Campoo (Palentzia) eta Valladolid batzen dituen bidea egin beharko du tropelak (204 kilometro).

Vueltaren edizio honetako etaparik luzeenak profil ia laua dauka eta, beraz, mendian eginiko egunen ondoren, aukera gehiago izan ditzakete lasterkariek ihesaldiren bat egin eta garaipena erdiesteko.

Irteera 12.15ean izango da, Aguilar de Campoon, eta 17.26-17.56 bitartean espero da txirrindularien helmugaratzea.

Atzokoan, Alberto Contadorrek Vuelta irauli eta ‘Purito’ Rodriguezi kendu zion lidertza.

Egunero bezala, NAIZen webgune berezian jarrai dezakezu Vueltari buruzko informazio guztia.