
Bilboko Kafe Antzokian eginiko agerraldi batean, urtarrilaren 12an egingo den euskal preso eta iheslari politikoen manifestazioak jaso dituen lehen ekarpenak aurkeztu ditu jendartearen aurrean Herrira mugimenduak.
Aurkezpenean azaldu dutenez, herritar, eragile, sektore, profesional eta norbanako ezberdinen ekarpen ugari jasoko ditu mobilizazioak. Horien artean aurkitzen dira, besteak beste, manifestazioaren irudia, Unai Iturriagak egina eta abestia, Josu Zabalaren lana.
Musikari otxandioarrarekin batera beste hainbat musikari ezagunek hartu dute parte abestian eta hurrengo astean izango da entzungai.
Kanpainaren oinarrietako bat, ordea, Joseba Sarrionandiak eginiko olerki bat izango da, ‘Lainoa nahinora doa, baina gu herrira goaz’ izenburua duena. Iturriagaren irudia Sarrionandiaren koplatan inspiratuta egina izan da.
‘Herrira noa’ ekimen kulturala izan da aurkezpeneko beste ardatz nagusienetako bat. Gotzon Barandiaranek aurkeztu duen ekimenaren lehen parada azaroaren 18an izango da, Gernikan. Ekimen kultural honen oinarria euskal preso eta iheslariek espetxean edo deserrian sortu dituzten obrak dira eta hainbat musikari eta kulturgileek hartuko dute parte.
Azaroaren 18tik urtarrilaren 6ra bitartean luzatuko da ekimena eta Gasteizen, Villabonan eta Berriozarren egongo da ikusgai, besteak beste.
Amaia Esnal Herrirako kideak urtarrilaren 12ko mobilizazioaren izaera parte hartzaile, ireki eta masiboa aldarrikatu du ekarpenen aurkezpenean.

Lateralidad, un tema desconocido pero crucial en el aprendizaje de las niñas y niños

El bombardeo en Venezuela y el secuestro de Maduro desatan la desinformación en redes sociales

32 combatientes cubanos murieron en el asalto estadounidense en Caracas

54 urteko mendizale bat hilik aurkitu dute Aiako Harrian; Iban Apaolaza presoa da
