
Norgehiagoka bizia izan da gaur San Mamesen Athleticek eta Bartzelonak jokatutakoa. Kataluniarrak Bayernen aurka jasotako gol zaparradaren ondoren iritsi dira Bilbora eta itxura nahiko eskasa eman dute lehen zatian.
Athleticek menperatu du jokoa lehenengo minutuetan eta markagailuan aurrea hartzea ere lortu du. Susaetak eman dio lehen gola taldeari 27. minutuan.
Bigarren zatirako aldaketak egin ditu Tito Vilanovak, eta Adriano eta Messi zelairatu ditu. Kanpoan geratu dira Abidal eta Xavi.
Argentinarrak eman dio hauspoa berriro ere Kataluniako taldeari. 67. minutuan ezkerrez sartu du gola, eta neurketa estutu egin da hortik aurrera txuri-gorrientzat. Hogei minutu beranduago, bigarrena egin du Bartzelonak. Alexis izan da golegilea.
Norgehiagoka erabakita zegoela zirudienean, ordea, iritsi da berdinketa. Neurketako azken hatsean, 90. minutuan Ander Herrerak lortu du Valdesen atea zulatzea.
Azkenean, beraz, puntu banaketa San Mamesen.
Partidako xehetasun guztiak, NAIZeko webgune berezian.

Osakidetza anuncia un paquete de medidas para agilizar la Atención Primaria

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

Muguruza, Rosalía, Guardiola, Amaia, Llach... en un gran festival por Palestina en Barcelona

Pradales también rubricó el PGOU de Zaldibar por el que se imputa a la exalcaldesa de EH Bildu
