
Uruguaiko Presidentziak bere webgunearen bitartez jakinarazi duenez, Jose Mujicak bere arbasoen jaioterria den Muxika herria bisitatuko du datorren larunbatean, ekainak 1.
Horrez gain, Euskal Herrian barrena hainbat leku bisitatuko ditu: Gasteiz, Bilbo, Mondragon Unibertsitatea eta Mondragon Korporazio Kooperatiboa. Iñigo Urkullu lehendakariarekin ere bilduko da.
Iragan urteko azaroan Euskal Herria ezagutzeko bidaia izan zuen antolatuta, baina azkenenan, osasun arrazoiak zirela medio, bertan behera utzi behar izan zuen asmo hura.
Hainbat herrialdetan barrena burutzen ari den bira luzearen baitan burutuko ditu bisitok. Txina, Vatikanoa, Italia edota Estatu espainola daude presidente uruguaitarraren agendan.

Euskal Herria
‘Non ote zaude?’ Argazkiko neskatoaren bila, memoria kolektiboaren bidez

Musika
Elkar argitaletxeak Hertzainaken errepertorioa baimenik gabe ustiatu zuela ebatzi du epaitegiak

Osasuna
Osakidetza ha administrado vacunas caducadas a 253 personas, la mayoría bebés

Osasuna
Osakidetza anuncia un paquete de medidas para agilizar la Atención Primaria

Euskal Herria