Orain bi hilabete Urduñan ospatu zen Gazte Danbada jaialdian «terrorismoari gorazarre» egitea egotzita inputatu egin dute Irati Sienra Ernai gazte antolakundeko bozeramailea. Topatu.info-k adierazitakoaren arabera, Xabier Lopez Peñaren heriotzaren inguruan esandakoak izan daitezke inputazioaren arrazoia, hitz hartze honetan esandakoak:
Ernai-ek NAIZi adierazi dionaren arabera, hilaren 14ean Bilbon deklaratuko du Irati Sienrak inputazio honen inguruan.
Ez da kasu bakarra, apirilaren amaieran Ernai gazte antolakundearen webgunea ixteko agindu zuen Espainiako Auzitegi Nazionalak eta Mikel Button bozeramailea inputatu zuen.
Ernai: «Konponbiderantz pausuak ematen jarraituko dugu»
Gazte antolakundeak «kriminalizazio saiakera» honen aurrean lan politikoa egiten jarraituko dutela iragarri du ohar bidez. Euren jarduerarekin jarraituko dutela esan dute eta «herritarren gehiengoak aldarrikatzen duen konponbide bidean pausuak ematen» jarraituko dutela, «estatuek blokeoan jarraitu arren».

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

Muguruza, Rosalía, Guardiola, Amaia, Llach... en un gran festival por Palestina en Barcelona

Pradales también rubricó el PGOU de Zaldibar por el que se imputa a la exalcaldesa de EH Bildu

Desconocidos roban la ikurriña de Ayuntamiento de Ondarroa y realizan pintadas
