Naiz.info
Madil

BurlataHerria web orrialdea ixteko agindu du Auzitegi Nazionalak

BurlataHerria.org web orrialdea ixteko agindua eman du Auzitegi Nazional espainolak, Fiskaltzaren eskaerarekin bat eginez. Errepresaliatu politikoei buruz informatzea egozten diote atariari.

BurlataHerria.org web orrialdeko bultzatzaileetako bat inputatu zuen pasa den maiatzean Auzitegi Nazionalak, errepresaliatu politikoei buruzko informazioa emateagatik.

Fiskaltzak, atariaren itxiera eskatu zuen eta, Ateak Irekik adierazi duenez, Auzitegi Nazionalak arrazoia eman eta ixteko agindu du. Txelui Moreno Sortuko kideak ere eman du albistearen berri bere Twitter kontuan.

Iturri berberen arabera, astebete darama web orrialdeak saretik kanpo. Datorren egunetan itxiera salatzeko mobilizazioen berri emango dutela aurreratu dute.