Naiz.info
Baiona

Arrangoitzen ezkontzekotan zen bikote homosexualak salaketa jarri du, diskriminazioagatik

Arrangoitzeko alkateak ezkontza ukatu zien bikote homosexualak salaketa jarri du auzitegian, diskriminazioagatik. Auzapezaren eta kontseiluko sei kideen aurka jarri dute salaketa.

Jean-Michel Colo, astelehenean Baionan. (Gaizka IROZ)
Jean-Michel Colo, astelehenean Baionan. (Gaizka IROZ)

Arrangoitzen ezkondu nahi izan zuten Jean-Michel Martin eta Guy Martineau-Espele bikote homosexualak salaketa ezarri dute gaur goizean, diskriminazioagatik. Bi gizon horiek Arrangoitzeko herriko etxean ezkondu ezin izan zutenez auzapezaren eta kontseiluko sei kideen kontra salaketa premiatsua ezarri dute, deliberoa ahalik eta azkarren eman dadin.

Jean-Michel Colo Arrangoitzeko auzapezak sexu bereko bi pertsona ezkonduko ez zituela berretsi ondoren deliberatu du bikoteak salaketa ezartzea.

Colo astelehenean suprefekturara deitua izan zen eta hura sostengatzeko eta bere jokabidea salatzeko bi elkarretaratze izan ziren. Bi taldeen artean izan zen liskarraren ondorioz lagun bat atxilotua izan zen, baina berehala askatu zuten.