NAIZ.INFO
BILBO

Kike Sola: «Garrantzitsuena Athleticeko jokalaria naizela da»

Gaur aurkeztu du Athleticek Kike Sola aurrelari nafarra, datozen bost urtetarako fitxatu duena. Garrantzitsuena talde zuri-gorrira bueltatu izana dela nabarmendu du, «lagun asko eta bigarren familia bat utzi bainuen bertan».

Kike Sola eta Josu Urrutia, Ibaiganen. (Jon HERNAEZ/ARGAZKI PRESS)
Kike Sola eta Josu Urrutia, Ibaiganen. (Jon HERNAEZ/ARGAZKI PRESS)

Sei urtez Athleticeko behe mailatan ibili ostean, talde zuri-gorrira itzuli da Kike Sola aurrelari nafarra. Datozen bost urteetan jokatuko du Bilbon eta gaur aurkeztu dute Ibaiganen.

Lezaman igarotako urteak gogoratu ditu prentsaurrean eta bertan «lagun asko eta bigarren familia bat» utzi zituela esan du. Horregatik, garrantzitsuena berriro Athleticek bueltan izatea dela nabarmendu du.

«Pozik» itzuli dela nabarmendu du, «beste bat izatera, lana egitera eta umiltasun handiz». Horregatik, talde berrian ongi moldatuko dela uste du, «batzuk aurretik ezagutzen baitut».

Ernesto Valverdek berarentzat pentsatuta daukan rolak ez duela arduratzen esan du eta aurrelari bezala jokatu, edota bigarren aurrelari bezala jardun, Osasunan lortutako gol kopurua gainditzea gustatuko litzaiokeela gaineratu du.

Osasunan eginiko urteetaz mintzatu denean, Cuco Ziganda izan du hizpide, hura izan baitzen talde nafarrean debuta eginarazi ziona.