Donostian, Kontxako uretan, egin da gaur Gipuzkoako Traineru Txapelketa. Gizonezkoak eta emakumezkoak aritu dira lehian, nor bere kategorian.
Lehenengoan, Orioko trainerua izan da denborarik onena egin duena. 20:05eko denboran osatu dute oriotarrek ibilbidea. Haien atzetik sailkatu dira San Pedro (20:17); Hondarribia (20:30); San Juan (20:45); Trintxerpe (21:06); Getaria (21:10); Zumaia (21:16); Donostiarra (21:26); Zarautz (21:42); eta Hibaika (22:50).
Emakumezkoen kategorian, berriz, Zumaiak eskuratu du garaipena, 11:15eko denbora eginda. Sailkapena honela osatu da: San Juan (11:34); Hibaika (11:44); Orio (12:08); eta Zarautz (12:56).
Txapelketa hasi aurretik minutu bateko isilunea egin dute, Josetxo Etxeberria Gipuzkoako Arraun Federazioko presidente eta Juan Lizarralde Orioko arraunlariaren heriotzak direla-eta.