NAIZ.INFO
BILBO

Iñaki Azkuna etxean da sendagiria jaso ostean

Etxean jarraituko du osatzea Iñaki Azkuna Bilboko alkateak, gaur jaso duen sendagiriaren ostean. Oraindik ez duela ekitaldi publikoetan parte hartuko iragarri dute bere gertukoek eta agian irailean itzuliko dela bere postura.

Basurtuko ospitalea utzi eta etxean da Iñaki Azkuna Bilboko alkatea. Pasa den uztailaren 4ean egin zioten azken ebakuntza Azkunari eta gaur jaso du sendagiria. Aurrez, maiatzean beste ebakuntza bat egin zioten. Oraindik, ordea, ahul dago eta etxean jarraituko du osatzen eta ez du bere postua hartuko, oraingoz. Gertukoek adierazi dute irailean itzuliko dela, agian, bere lanpostura.