Antsoaingo bi lagun eta Elizondoko bizilagun bat epaituko dituzte gaurtik aurrera, 2011ko uztailaren 7an sanferminetan Iruñazarra tabernan izan ziren istiluengatik.
Hainbat delitu leporatzen dizkiete. Elizondoko bizilagunari bi poliziari eraso egitea egozten diote eta zortzi urteko espetxe zigorra eskatzen dute harentzat.
Antsoaingo bientzat, aldiz, bederatzi hilabeteko kartzela zigorra galdegin dute.
Istiluak sanferminetako prozesioan izan ziren, Iruñazarra tabernaren parean. Udaltzainek gazte batek eraso egin ziela esan zuten eta taberna barrura sartu ziren, han ezkutatu zela argudiatuz. Lekukoen arabera, bezero eta langileen aurka oldartu ziren poliziak, eta tabernarietako bat eraman zuten atxilotuta. Gerora etorri ziren inputazioak eta zigor eskaerak.

El actor Sambou Diaby, expulsado de un bar de Bilbo acusado de mantero: «Aquí no puedes vender»

La exposición temprana a pantallas se relaciona con cambios cerebrales en la adolescencia

Preparándose para confirmar en las urnas la anomalía vasca

