NAIZ.INFO
BILBO

Hondakinen bilketaz galdeketa egiten ari dira Bergaran

Bergara Zero Zabor taldeko kideei galdeketan begirale bezala egotea galarazi diete. Atez atekoaren edo bosgarren edukiontziaren artean aukeratu dezakete herritarrek.

Iganderarte luzatuko da bozkatzeko aukera. (ARGAZKI PRESS)
Iganderarte luzatuko da bozkatzeko aukera. (ARGAZKI PRESS)

Hondakinen bilketa sistemaz galdeketa antolatu du Bergara Garbia plataformak. Hondakin organikoa jasotzeko bosgarren edukiontziaren aldeo edo atez ate biltzearen artean aukeratu behar dute. Igande arratsaldean jakinaraziko dituzte emaitzak.

Larunbat goizean hasi dute galdeketa eta iganderarte luzatuko da. Bergara Zero Zabor taldeko kideak galdeketan begirale izaten ahalegindu dira, baina galarazi egin diete antolatzaileek. Ez diete hauteslekuetara sartzen utzi eta Ertzaintzak hauteslekuetan ez egoteko agindu die.