
Durangoko Azoka hasi da motorrak bero-bero egiten eta jendearen kultur gosea nabaria da gaur. Disko eta liburu artean zelatan herritar asko, gehienak berrikuntzak arrantzatu nahian.
Horien artean, Azokan izan dira gaur literatur munduari dagokionez Bernardo Atxaga, Toti Martínez de Lecea, Joxean Agirre edo Miren Agur Meabe. Musika alorrean, Zea Mays,Ze esatek, Anari, Esne Beltza eta Ken Zazpi, besteak beste.
Aurtengo Argizaiola, William A. Douglass ere ez da etxean geratu eta egin du bueltaxka Azokatik. Postuak ikusten eta bera ere kulturaren uretan igerian ibili da, besteak beste, Atxagarekin eta Nerea Mujika Gerediagako presidentearekin. Herritarrekin argazkiak ateratzeko parada ere izan du aurtengo sarituak.
Eguneko protagonista izan da Douglass, eta gauean Szenatokian egindako ekitaldian jaso du Azokaren omenaldia. Argizaiola berak jaso du, euskal kulturaren hedapenean egindako lana eskertze aldera.

Evacuados los pasajeros del Metro en Leioa tras explotar la batería de un móvil

Pello Reparaz y Amaia Romero, juntos como ‘dantzaris’ en el último mural de LKN en Madrid

Buscan en el río Bidasoa a un hombre de Irun de 32 años tras una persecución de la Ertzaintza

EH Bildu pide a Insausti que «recule» en la publicación del origen de los detenidos


