NAIZ.INFO
LOGROÑO

Bernardo Atxagak eta Joxan Artzek jaso dute Espainiako Kritikaren Saria, euskaraz

Bernardo Atxaga idazleak jaso du Espainiako Kritikaren Saria euskarazko narratiba alorrean, ‘Nevadako egunak’ lanagatik. Olerkiaren atalean Joxan Artzeren ‘Heriotzaren ataria dugu bizitza’ eta ‘Bizitzaren atea dukegu heriotza’ saritu dituzte.

Bernardo Atxaga, ‘Nevadako egunak’ liburuarekin. (Jon URBE/ARGAZKI PRESS)
Bernardo Atxaga, ‘Nevadako egunak’ liburuarekin. (Jon URBE/ARGAZKI PRESS)

‘Nevadako egunak’ bere azken lanagatik jaso du Bernando Atxagak Espainiako Kritikaren Saria, euskarazko narratibari dagokiona. Nevadan egin zuen egonaldiarekin 150 kontakizun osatu zituen asteasuarrak eta liburu horretan bildu.

Olerkiari dagokionez, Joxan Artze saritu dute, ‘Heriotzaren ataria dugu bizitza’ eta ‘Bizitzaren atea dukegu heriotza’ lanengatik.

Sariak Logroñoko alkate Concepcion Gamarrak eta Literatur Kritikaren Sari Nazionalaren epaimahaiko presidente Angel Basantak eman dituzte ezagutzera. Gaztelania, euskara, katalan eta galizieraz idatzitako Estatuko zortzi liburu onenak saritzen dituzte, narratiba zein poesia alorretan.

Narratiba katalanean Pep Coll-en ‘Dos taüts negres i dos de blancs’ saritu dute, eta poesian, Carles Duarteren ‘Alba del vespre’.

Galiziarrez saritutako lanak, bere aldetik, Anxos Sumairen ‘A lúa da colleita’ (narratiba) eta Berta Davilaren ‘Raíz da fenda’ (poesia) izan dira.

Gaztalaniaz egindako lanen artean Rafael Chirbesen ‘En la orilla’ eta Antonio Hernandezen ‘Nueva York después de muerto’ izan dira hautatuak.