Lan istripua eguerdian gertatu da EHUren Leioako campuseko liburutegian. Ertzaintzak NAIZi azaldu dionez, behargina kristalezko teilatuan iragazkaitze lanetan ari zen eta liburutegiko sarreran dagoen barruko patiora erori da, 25 metroko altueratik. Momentuan hil da.
Ezbeharraren ondorioz liburutegia hustu egin dute.
Hildako langileak 45 urte zituen eta Laumora enpresarentzat ari zen lanean. ELAk esan duenez, badirudi segurtasun gerrokorik gabe zegoela.
LAB, STEE-EILAS eta ELA sindikatuek ordubeteko lanuztea deitu dute bihar 12.00etatik 13.00etara eta elkarretaratzea egingo dute Leioako campuseko Mikel Laboa plazan.
Ordu gutxiren buruan hiltzen den bigarren langilea da. Atzo, traktorearekin ari zen gizon bat zendu zen Iraizotzen, beste lan istripu batean.

Osakidetza anuncia un paquete de medidas para agilizar la Atención Primaria

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

Muguruza, Rosalía, Guardiola, Amaia, Llach... en un gran festival por Palestina en Barcelona

Pradales también rubricó el PGOU de Zaldibar por el que se imputa a la exalcaldesa de EH Bildu
