Ahotsa.info-ren bideoa
Herritarrek erabaki dezatela. Hori aldarrikatu dute ozen Hego Euskal Herriko lau hiriburutan espainiar monarkiaren aurka izan diren manifestazioetan. Iruñean izan da goiztiarrena (18.00etan) eta milaka herritar batu dira (15.000 antolatzaileen arabera).
‘Monarkiari ez, herritarrek erabaki’ zioen pankarta nagusiaren atzetik egin dute manifestazioa, Euskal Herriaren erabakitzeko eskubidearen aldeko pankartak ere izan dira eta erabakia nafarrei dagokiola aldarrikatzen zutenak ere bai. Ikurrei dagokionez espainiar errepublikarenak, nafarrak eta ikurrinak ikusi ahal izan dira.
Antoniutti parkean amaitu den manifestazioan monarkia bazter utzi eta errepublikari bide emateko deia egin dute, «demokraziaren garaia da» esan du Javier de Miguel bozeramaleak. Erregetza frankismoak ezarritakoa izan zela gogoratu du de Miguelek eta «burujabetza ez da inongo familiarena» adierazi du herritarrek erabaki egin nahi dutela azpimarratu ostean.
Bilbon 2.500 inguru izan dira manifestazioan eta ehunka herritar Gasteizen eta Donostian.

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

Osakidetza administró otros dos tipos de vacunas caducadas; la Fiscalía abre diligencias

Osakidetza anuncia un paquete de medidas para agilizar la Atención Primaria

Osakidetza ha administrado vacunas caducadas a 253 personas, la mayoría bebés
