NAIZ
DONOSTIA

Prezioak garestitu egin dira EAEn, eta merkatu Nafarroan

Prezioak %0,2 garestitu dira abuztuan Gipuzkoan, Bizkaian eta Araban aurreko hilabetearekin alderatuta, eta merkatu Nafarroan.

Garraioaren prezioak behera egin du eta urte arteko inflazio tasaren jaitsieran eragin du. (Gorka RUBIO/ARGAZKI PRESS)
Garraioaren prezioak behera egin du eta urte arteko inflazio tasaren jaitsieran eragin du. (Gorka RUBIO/ARGAZKI PRESS)

INE estatitstika institutu espainolak emandako datuen arabera, prezioek bi hamarren behera egin dute Nafarroan abuztuan, uztailarekin alderatuta.

Gipuzkoan, Bizkaian eta Araban, aldiz, Kontsumorako Prezioen Indizeak (KPI) gora egin du, %0,2 herrialde bakoitzean.

Urte arteko eboluzioari erreparatuta, inflazio tasak balio negatiboetan jarraitzen du: -%0,8 Nafarroan; -%0,4 Araban; eta -%0,3 Bizkaian eta Gipuzkoan.

INEren arabera, garraioaren prezioen jaitsierak izan du eragina urte arteko inflazio tasaren beherakadan.