NAIZ
BAIONA

Jendarmeek Aitzinarenak ez diren ordenagailuak ere eraman ditu Baionako bulegotik

Baionako Marengo kalean Aitzinak duen bulegoa miatu dute jendarmeek eta bertako material informatikoa eraman dute. Egoitza hori beste hainbat elkartek, tartean ehKz eta Radio Kultura hedabideek, erabiltzen dute eta horien ordenagailuak ere poliziek eraman dituztela salatu dute.

Aitzinak Baionan duen bulegotik gazte antolakundearen material informatikoa soilik ez, egoitza elkarbanatzen duten beste proiektu batzuena ere eraman dute jenadrmeek. ehKz eta Radio Kultura hedabideak dira egoitza hori baliatzen duten beste bi proiektuak eta ohar bidez salatu dute ehKzren ordenagailua eta disko gogorra eraman egin dituztela jendarmeek.

«Lapurreta» izan dela salatu dute eta prentsa askatasunaren aurkako erasoa, Aitzinaren aurkako operazioa «komunikabide baten materiala konfiskatzeko baliatzea onartezina» dela diote oharrean.

Gazte antolakundearen aurkako operazioa ere salatu dute bi hedabide hauek, «Euskal Herrian bizi ditugun garai politiko berri hauetan ulertezina» dela salatu dute eta elkartasuna adierazi diote Alex Feldman atxilotuari.