NAIZ
BAIONA

HSBCren aurkako ekimena egin du Bizi mugimenduak Baionan

Zerga iruzurraren aurkako ekintza egin du Bizi mugimenduak HSBC bankuak Baionan duen egoitzan. Altzairuak eraman dituzte bertatik eta ‘Bankuen liburu beltza’ utzi dute bertan.

Bizi mugimenduko kideak, HSBC bankuaren aurrean, bertatik hartutako altzairuekin. (Sylvain SENCRISTO/ARGAZKI PRESS)
Bizi mugimenduko kideak, HSBC bankuaren aurrean, bertatik hartutako altzairuekin. (Sylvain SENCRISTO/ARGAZKI PRESS)

Ekintza «ikusgarria» egingo zuela zuen iragarrita Bizi mugimenduak; eta halakoa izan da medioen erantzuta. HSBC bankua izan du jomugan ekimenak, zerga iruzurra salatu asmoz.

Hala, bankuak Baionan duen sukurtsalean sartu dira Bizi mugimenduko 17 kide eta bertako altzairuak eraman dituzte euren lokalera. Era berean, ‘Bankuen liburu beltza’ eman die bertako langileei, nahiz eta zuzendaria ez den agertu.