Anberesko Escalda ibaian gorpu bat aurkitu zuten atzo baina ezin izan zuten berehala identifikatu, fiskalaren bozeramaile batek Efe agentziari adierazi dionez. Gorpuak uretan denbora asko zeramala eta ez dutela inolako hipotesirik baztertzen erantsi du, Hodei Egiluz galdakaoztarrarena izan ote daitekeen galdetuta. Izan ere, azken hilabeteetan pertsona bat baino gehiago desagertu da Flandriako hiri horretan.
Child Focus desagertutako haur eta gazteen bilaketan diharduen erakundeak azaldu duenez, gaur egingo diote autopsia gorpuari eta baliteke emaitza gaur bertan jakitea edo, gorpuaren egoeraren arabera, gehiago itxaron behar izatea.
Hodei Egiluz duela 2013ko urrian desagertu zen Anberesen. Ingeniari iformatiko gisa lanean zegoen eta azkenekoz Escalda ibaiaren inguruan ikusi zuten. Poliziaren ikerketek eta senide eta lagunek bi urte hauetan egindako bilaketek ez dute fruiturik eman.

La Audiencia Nacional ordena el ingreso en prisión de Arantza Zulueta y Jon Enparantza

La adicción a la pregabalina no para de crecer en los márgenes

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

Dos años de prisión para el jefe de operaciones de la Ertzaintza en Durango por corrupción
