Moañako banderak lehia eta norgehiagoka ekarri ditu berriz ere San Miguel Ligara, Urdaibaik nagusitasunez lortu du asteburu galiziarreko lehen bandera eta 12 puntuak lortuta dezenteko tartea jan dio orain arte koska bat gorago aise ibili den Hondarribiari. 3 puntuko aldea besterik ez du orain traineru gipuzkoarrak, gaur laugarren amaitu ostean.
20.12 egin du Urdaibaik gaur eta nagusitasunez bereganatu du bandera. Kaiku izan da bigarren, 14 segundo gehiagorekin eta etxeko trainerua, Tiran, denbora berean, ehuneneko gutxi batzuk atzerago. Hondarribiak 20.28 behar izan du gaurko lanak amaitzeko.
Gaurkoaren segida edo aurrekora itzulera, hori bihar jakingo da, Boiron izango baitu San Miguel Ligak asteburuko bigarren saioa.


Euskal Herria
EHU cerrará el Campus de Araba el próximo lunes ante el anuncio de un acto de Vox

Euskal Herria
Pello Reparaz y Amaia Romero, juntos como ‘dantzaris’ en el último mural de LKN en Madrid

Bizkaia
Evacuados los pasajeros del Metro en Leioa tras explotar la batería de un móvil

Euskal Herria
La muerte de Kerman Villate, un crimen «despreciable» y un proceso judicial «atroz»

Musika