
Manu Azkarate Marseillako ospitalean dago, senideekin telefonoz hitz egin du gaur eta ongi dagoela adierazi die. Iheslari tolosarrak gaixotasun kronikoa du eta tratu mediku egokia jasotzen ari dela esan du. Bere egoera judizialari buruz, ordea, ez dakite ezer senideek, Poliziak ez baitie inolako informaziorik eman.
Efe agentziak aipatutako iturri judizialen arabera, Paueko Apelazio auzitegiaren instrukzio aretora eramango dute estradizio prozesuaren baitan. Iturri horien arabera, oraindik ez dago zehaztuta noiz eramango duten epailearen aurrera. Familiak, nolanahi ere, ez du horren inguriko berririk jaso.
Manifestazioa Tolosan
Bihar Tolosan manifestazioa egingo dute 11.30etan Trianguloan, Azkarateren askatasuna aldarrikatzeko.
Polizia frantsesak asteazkenean atxilotu zuen Azkarate, Marseillan. 2012tik ihes eginda zegoen, Justizia frantsesak estradizio eskaera bati argi berdea eman zionez geroztik.
Lehen aldiz 1986an espetxeratu zuten, ETAko kide izatea eta zenbait atentatutan parte hartzea egotzita. Gaixotasun larri baten ondorioz, hirugarren gradua eman zioten. 2004ko urtarrila eta apirila bitartean espetxeratu egin zuten berriz, kontrol neurriak haustea leporatuta.
2011. urtean Lapurdira joan zen. 2012ko martxoan Ziburun atxilotu zuten, estradizio eskaera baten ondorioz. Orain, agindu horrekin lotuta atzeman dute berriro.

Un temblor de magnitud 4 con epicentro en Iruña Oka se deja sentir en buena parte de Araba

Mikel Zabalzaren omenaldia Endarlatsan: «Guk badakigu egia eta ondorengoek ere jakingo dute»

Denuncian que Soto Ivars presentará en Bilbo su libro «que niega la violencia machista»

Muere Robe Iniesta, cantante de Extremoduro muy ligado a Bizkaia, a los 63 años
