NAIZ.INFO
BURGELU

Hiru pertsona atxilotu ditu Ertzaintzak Burgelun enpresa batean lapurreta egiteagatik

Hiru pertsona atxilotu ditu Ertzaintzak goizaldean Burgelun, ustez enpresa batean lapurreta egin dutelakoan. Epailearen esku utzi dituzte hiruak.

Hiru gizonezko atxilotuak izan dira Burgelun gaur goizaldean, ustez indarrean enpresa batean sartu eta xafla metalikoak lapurtzeagatik. Lakuako Barne Sailak adierazi duenez 01.00ak aldera jaso du abisua Ertzaintzak, pabiloi batean zehar bi auto bueltaka zebiltzala eta.

Autoak gelditu eta hiru gizonezko aurkitu dituzte bertan. Furgoneta bat ere aurkitu dute, bi metro inguruko metalezko xaflak barruan zeramatzala.

Ustez, 32, 35 eta 37 urte zituzten gizonezkoak lantegian sartu eta lapurretan egin dute. Epailearen esku utzi dituzte hiruak.