Jose Antonio Pastorrek esan duenez, bihar EAJrekin egingo duen bilerara Iñigo Urkulluren alderdiak «proposatu nahi duena entzutera» joango da PSE.
EAJren «benetako asmoak zein diren» jakin nahi dutela esan du, eta «ze gairen inguruan jarri nahi duen ados, iragarri dituen akordio zabal horietan».
«Ez dakigu zehazki zertan datzan eta zein diren proposatzen dituzten Gobernu formulak, baten bat planteatzen badute bederen», erantsi du.
Pastorren arabera, PSE ez du ezer erabaki aldez aurretik. «EAJren ordezkaritzak zer esaten duen entzutera goaz eta, bileran entzuten dugunaren arabera, hurrengo egunetan erabaki bat hartuko dugu», ziurtatu du.
EAJri oposiziotik gai ekonomikoetan babesa emateko prest dauden galdetuta, hori «akordioen araberakoa» izango dela erantzun du, baina «ez dirudi garatu nahi duen politika ekonomikoak Patxi Lopezen Gobernuak egin duenaren antzekoa denik».
PSEko bozeramaileak adierazi duenez, ez diote «ezer oparituko» EAJri eta, hala egokituz gero, oposizio «serio eta arduratsua» egingo dute.

La Audiencia Nacional ordena el ingreso en prisión de Arantza Zulueta y Jon Enparantza

La adicción a la pregabalina no para de crecer en los márgenes

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

Dos años de prisión para el jefe de operaciones de la Ertzaintza en Durango por corrupción


