NAIZ.INFO
BILBO

Athleticen garaipen erraza eta Realaren porrota

9 eta 1 irabazi du Athleticek Levante Las Planas taldearen aurka Lezaman jokatutako partidan. Txuri-urdinek 2 eta 1 galdu dute Collerense taldearen zelaian.

Athleticen jokalariak gola ospatzen. (Luis JAUREGIALTZO / ARGAZKI PRESS)
Athleticen jokalariak gola ospatzen. (Luis JAUREGIALTZO / ARGAZKI PRESS)

Athleticek garaipen erraza lortu du Levante Las Planas taldearen aurka. 9 eta 1 irabazi dute zuri-gorriek eta sailkapenarenn hirugarren tokian kokatu dira denboraldiko zazpigarren jardunaldia ospatu denean.

Bartzelona eta Levantek jarraitzen dute sailkapen buruan 19 punturekin eta Athleticek bat gutxiago dauka.

Realak berriz, galdu egin du  Collerense taldearen zelaian (2-1). Porrotaren ondorioz denboraldi bukaeran Kopa jokatzeko aukera ematen duten postuetatik kanpo geratu dira.