NAIZ.INFO
IRUÑEA

Billabesen greba bigarren astean sartu da, atzerapenekin

«Pikete informatiboak direla-eta», atzerapenez hasi dira lanean billabesak, Iruñerriko garraio publikoa kudeatzen duen TCC enpresak ohar baten bitartez esan duenez. Greba mugagabearen bigarren astea dute langileek.

Herritarrak billabesa batera igotzen, iragan asteko irudi batean. (Iñigo URIZ/ARGAZKI PRESS)
Herritarrak billabesa batera igotzen, iragan asteko irudi batean. (Iñigo URIZ/ARGAZKI PRESS)

TCC enpresaren arabera, atzerapenez hasi dira billabesak lanean, piketeen presentzia dela-eta.

Gaur berriro bilduko dira Mankomunitateko, TCC-ko eta langileen batzordeko ordezkariak, lan gatazkari irtenbide bat eman asmoz.

Goizeko 9.30ak arte, linea guztiek zerbitzuaren %60 eskaini dute, eta eguerdiko ordubata arte, %40ra murriztuko da, Nafarroako Gobernuak ezarritako gutxieneko zerbitzuen arabera.

Gutxieneko zerbitzuak %60koak dira erabiltzaile emari handiena duten orduetan (6.30-9.30, 13.00-15.30 eta 17.00-20.30) eta %40koak gainerako orduetan.

Larunbat eta jaiegunetan, astegunetako zerbitzuaren %40 ibiliko da.

Iruñerriko Mankomunitateak zigor-espedientea ireki du, gutxieneko zerbitzuak betetzen ez direla eta herriarren eskubideak «etengabe urratzen» ari direlako.