NAIZ
BAIONA

Angeluko Castorama denda auzitara, LABeko lau kideri soldata baxuagoak ezartzeagatik

Baionako auzitegi batek otsailaren 12an erabakiko du LABek Angeluko Castorama dendako arduradunen kontra jarritako salaketaren inguruan. Sindikatuko lau kideren aurka soldata diskriminaziorik egon den edo ez ebatziko du epaileak.

Angeluko Castorama dendako arduradunak auzitara eraman ditu LABek.
Angeluko Castorama dendako arduradunak auzitara eraman ditu LABek.

LAB sindikatuak Angeluko Castorama dendako arduradunak auzitara eraman ditu, sindikatuko lau kideri soldata baxuagoak ezarri zizkietelako.

Azaldu dutenez, 2011 eta 2012. urteetan, zenbait kasutan lankideek baino 100 euro gutxiago jaso zituzten hilean.

Hala berretsi du Lan Ikuskaritzak eginiko azterketa batek, Mediabaskek jaso duen moduan.

Otsailaren 12an emango du Baionako Auzitegi Korrekzionalak LABeko lau kide hauen aurkako soldata diskriminaziorik egon den edo ez.