
Martxoaren 15ean osasun alarma indarrean ezarri zenetik gure bizitzako gauza asko gelditu dira bertan behera, baita kultura arloan ere. Bertsolaritza izan da horietako bat, eta egunek aurrera egin ahala plaza berriak asmatu behar izan dituzte.
Izan ere, Bertsozalek bere aurtengo egitasmoa aurkezterakoan ezin zuen bizi dugun egoera aurreikusi eta orain egitasmoa zein aurrekontua berrikusi beharko duela iragarri du. Elkarteak eskuartean zituen proiektu asko bertan behera gelditu dira, edo atzeratu edo moldatu behar izan dituzte.
Ohiko bertso plazak berreskuratzeko asko falta dela jakinda, berriak egokitzeko, bertsolaritzaren ikusgarritasunari eusteko eta bertsolarien egoera zaurgarria leuntzeko, 45.000 euro lan horri bideratzea erabaki du.
Izan ere, egin duten azterketaren arabera, ikusi dute aurten 400 saio gutxiago eskainiko dituztela –nahiz eta urteko lehen bi hilabetetan gorakada txiki bat egon– aurreko urtearekin konparatuta jaialdiak, lagunartekoak, plaza libreko zein txapelketako saioak kontutan izanda.
«Inondik inora espero ez genuen bat-bateko kolpea izan da», adierazi zuen Lanku Kultur Zerbituetako Martxa Agirrezabalak apirilaren 7an egindako elkarrizketa batean. Lankurentzat plaza oso garrantzitsua da, eta espazio hori desagertu denez, orain ERTE egoeran dago.
Egoera suspertzeko asmoz, konfinamendu garai honetan internet bidezko bertso saio bereziak jarri dituzte martxan Nafarroako Bertsozale Elkartetik, hainbat irratirekin elkarlanean.
Epe luzera begira, bestelako formulak lantzen dituzten bitartean, interneteko leiho hori baliatzea erabaki dute momentuz. Hala, maiatzaren 2tik aurrera plaza digitala aberastuko du Bertsozale Elkarteak Lankuren bidez hitzartuta zituzten saioak sarean eskainiz, eta bertsolariei dagokien lansaria ordainduz. Saioak Bertsoa.eus atarian eskainiko dituzte.

El Patronato del Guggenheim abandona finalmente el proyecto de Urdaibai

Llaman a celebrar el 7 de febrero en Gernika la victoria popular frente al Guggenheim Urdaibai

Descubren un colosal «valle de los dinosaurios» en el Stelvio con miles de huellas fósiles

85 urte dituen Juaristi enpresaren egoera larriaz ohartarazi dute berriz langileek
