Endikak lehen aldiz jokatuko du Buruz Buruko Txapelketaren finala

Galarretako finalerdian 23-30 irabazi dio Juaneneari eta emaitza horri esker datorren larunbatean Urrizaren aurka jokatuko du finala, erremontearen urteko egun handian protagonista izateko aukerarekin.

NAIZ|19/09/2020
Endika
Endika, garaipena ospatzen Galarretan (Maialen ANDRES / ORIAMENDI)

Endika finaletik gertu ibili izan da beti, baina orain arte ez zuen inoiz Kutxabank Torneoko finalerako sailkapena lortu. Gaur, ordea, 23-30 irabazi dio Juaneneari finalaurrekoan eta emaitza horri esker datorren larunbatean Urrizaren aurka du erremontearen final handia jokatzeko txartela eskuratu du.

Dirua bere alde irten da hasieran, 50 100i, baina partidua gogorra eta parekatua izan da. 20-19ra arte Juanenea joan da aurretik, baina Saldiaseko atzelariak indar gehiagorekin amaitu du partida eta markagailuari buelta ematea lortu du. 20-19tik 20-25era pasa da, 0-6ko partizialarekin, eta momentu horretan garaileak lortu duen abantaila erabakigarria izan da.

Amaieran Juanenea itzaliago egon da jokoan eta ordura arte erakutsitako sendotasun hori desagertu egin da. Aldiz, Endikak bere esperientzia baliatu du irabazteko. Peloteoan berdintasun handia egon da eta defentsan jokaldi ederrak ikusi dira, baita jokaldi bikainak ere.

Sakea ez da erabakigarria izan gaur eta ez batak eta ez besteak ez dute min askorik egin. Endikak peloteoan 20 tanto egin ditu eta Juaneneak 15. Sakearekin ere Endikak tanto gehiago egin ditu, bost, eta hiru aurkariak. Akatsak ere gehiago egin ditu irabazleak: sei guztira eta Juaneneak bi. Galarretan giro ezin hobea izan da, Juanenearen zale ugarirekin harmailetan.