Amorante, Bilbo eta Gasteizen
Date
10.08.26 - 10.09.26
Place
Araba - Gasteiz

Amorantek disko berria kaleratu berri du, eta bide horretan kontzertu biran murgilduko da datozen aste eta hilabeteetan. Ostegun gauez Bilboko Kafe Antzokiko Kutxa Beltzan ariko da zuzenean, eta ostiralean Gasteizko Izaskun Arrue kulturgunean izango da hitzordua. Osteguneko sarrerak kafe Antzokiaren atari digitalean eskura daitezke aurrez 15 euroen truke eta egun berean leihatilan 18 euroko ordainduz. Ostiraleko kontzertuko sarrerak 12 euro balioko dute, eta IAK antzokiaren webgunean dira eskuragai. 'Ez Dot Amaitu' biraren barnean Donostia, Manresa, Arrasate, Huesca, Zuia eta Madril bisitatuko ditu Amorantek abendua bitartean.
Amorante
Iban Urizar da Amorante. Urteak atzera hainbat musika taldeetan ibili eta gero 2016 urte inguruan sortu zuen Amorante buruan zituen bestelako kantuei bide emateko. 'One man band' erako egitasmoa da honakoa, non agertoki gainean zein diskoetan bakarka aritzen den (hainbat lankidetza salbu) musika tresna ugari joz zuzenekoetan zein grabazioetan. Musika koktelera koloretsua proposatzen du Amorantek, non egungo elektronika lanabesen bidez territorio berrietan murgiltzen da, beti ere herri musikaren sustraiak ahantzi gabe. Hainbat disko lan txiki kaleratu ostean, 2020 urtean argitaratu zen lehen disko luzea 'Bat edo hiru' izenpean. Bi urte beranduago iritsi zen 'Harri Herri Har', eta 2026 honetan argitaratzen da 'Ez Dot Amaitu', estudioko azken emaitza. Disko berriko izenburuan keinu garbi bat egiten dio 'Ez dok amairu' musika kolektiboari Ramon Zabalegik egindako artelan ederrean. Bilboko eta Gasteizko emanaldietan disko berriko kantuak joko ditu Amorantek, eta hauekin batera, bere musika bideko abesti esanguratsuenak. Kontzertuak Itziar Garaluzeren irudi-proiekzioek lagunduta izango dira, Amoranteren musikari bestelako giro bat emanez zuzenekoetan.
Location
Izaskun Arrue Kulturgunea
Izaskun Arrue Kulturgunea
Gasteiz. Araba