‘Arabako erreginak’, Salburuko hezeguneen interpretazio zentroan
Date
01.15.26 - 03.01.26
Place
Araba - Gasteiz
Erakusketako irudi bat. (Martin BARANDALLA)
Gasteiztik 15 minutura bizi den arrano beltz bikote bati jarraipena egin zion hiru urtean Martin Barandalla argazkilari eta naturalistak. Horren emaitza, ‘Arabako erreginak’ izeneko erakusketa da, martxoaren 1era arte ikusgai egongo dena.
Atarian, Salburuko hezeguneen interpretazio zentroan, jarri ditu Barandallak 25 argazki eta 9 minutuko film laburra ikusgai. Jende ororentzat pentsatutako erakusketa da, Arabako lurraldeetako bizitza eta paisaiak ezagutu eta preziatzera gonbidatzen gaituena.
Ordutegia, asteartetik igandera: 11.00-14.00 eta 16.00-19.00. Doan.
Location
Salburuko hezeguneen interpretazio zentroa
Biosferaren ibilbidea, 4
Gasteiz. Araba