Argazkigintza dokumentala eta artistikoa ditu ardatz Zarauzko XXX. Argazki Bilerak

Date

04.04.23 - 07.02.23

Place

Gipuzkoa - Zarautz

Photomuseum-en ‘Bestaldetik’ erakusketa ikus daiteke.
Photomuseum-en ‘Bestaldetik’ erakusketa ikus daiteke. (Justy GARCIA)

XXX. Argazki Bilerak ateak zabalik ditu Zarautzen Photomuseum-en eskutik. Ohikoa den gisan, museoaz gain herriko beste bi gune hartu ditu, Sanz Enea kultur etxea eta Torre Luzea. Sarrera doan da. 

Photomuseumen Erika Ederen lanak daude eskegita maiatzaren 21a arte. ‘Negutegi handia’ izenburupean paisaia handi eta txikien –argazkiak eta testuak– ikuspegiak jaso ditu XVIII. mendeko espediziokideek katalogatu eta bildu asmoz itsasoaz bestaldetik espezie botanikoak ekartzen zituzten moduan. «Bere kameraren lente sabelduaren azpian, Berlingo Negutegi Handiko kristalezko kupulen azpian bezala, irudi-landare hauek historia ezberdina izaten jarraitzen dute hemen», adierazi dute antolatzaileek.

Asteartetik igandera 10.00etatik 14.00etara eta 17.00etatik 20.00etara dago zabalik.

Data bera du Torre Luzean ikusgai dagoen Pio Guerendainen erakusketak. ‘Vulkanoren sutegia’, Mañuetako txurro dendan egin duen argazki lanaren izenburua. Olio, ke, egur eta bero artean, familiaren tradizioari eusteko urtero martxan jartzen den egun gutxi horietan –Sanferminetan– egin ditu irudiak bertan.

Egunero dago irekita 18.00etatik 20.0etara.

Aspaldiko argazkiak aurkituko ditu bisitariak Sanz Enean maiatzaren 28a bitarte. XX. mende hasierako irudiak urteetan zehar Photomuseum-en ikusgai egon den estereoskopiko baten barruan gordeta egon dira. «6x13 zentrimetroko beirazko plaka estereoskopikoen bilduma txiki batean dute jatorria. Gehienak zuri-beltzezko gelatinobromuroak dira, nahiz eta kolorezko autokromoeren bat ere aurkitu dugun. Argazkiak plaka horien erreprodukzio digitalak dira. Zarauzko irudi zahar hauek ikusi eta gozatzea Francisco Echave eta Juana Bengoechearen dohaitza eskuzabalari esker da», argitu dute Photomuseumetik.

Egunero dago irekita 18.00etatik 20.0etara.

Justy Garciaren ‘Bestaldetik’ erakusketak osatzen du Argazki Bilera Photomuseumen. «Norbaiten edertasuna deritzogun hori pausatzen bada, ziurrenik, ideala eta axolagabea bateratzeko gai den diskurtso horren epizentroan egingo duela: han, forma eta materia laztantzen diren leku horretan. Eta hain zuzen ere, hor sortzen da edukia deitzen dioguna: abiapuntutzat errealtzat hartzen dugun zerbait, eta materiagabeak nahitaez garrantzitsu bihurtzen duena. Bost axola egitura narratiboa», diote.

Uztailaren 2ra arte dago ikusgai asteartetik igandera 10.00etatik 14.00etara eta 17.00etatik 20.00etara dago zabalik.

Erakusketekin batera, apirilaren 28an hitzaldi-solasaldia iragarri dute Erika Ederen partehartzearekin.

Location

Photomuseum
San Inazio, 11
Zarautz. Gipuzkoa